Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Findegia » Proiektuak » URF proiektuari buruzko 38 erantzun
URF proiektuari eta, oro har, Petronor findegiari buruz izan ditzakezun zalantzak argitu.
Findegi bat eguneroko bizitzan, hau da, garraioan, sukaldean, gure etxeetako berogailuetan, lanagatiko joan-etorrietan, aisialdian eta abar erabiltzen ditugun erregaiak, plastikoak fabrikatzeko lehengaiak, eta farmazia-produktuak eta elikadura-produktuak ere egiten dituen instalazio bat da.
Erregaiak fabrikatzeko prozesuetan petrolioa erabiltzen da lehengai gisa. Findegi batean egiten diren transformazio-prozesu bakoitzak hau ematen du:
Lehenengo aipatu ditugunak araztu egiten dira, kalitate eta ingurumen-eskakizunetara egokitzeko, eta, ondoren, kontsumitzaileei saltzen zaizkie zuzenean. Produktu astunak, ordea, gasolioarekin nahastu behar dira fuel-olio gisa saltzeko eta gizartearen premiak asetzeko.
Finketaren sektorean, erabiltzen den lehengaiari "gordina" edo "petrolioa" esaten zaio.
Proiektu horrek lagundu egingo dio Petronorri fabrikatzen dituen produktuak gizartearen eta gure bezeroen eskarietara egokitzen. Azken urteotan, Europan lege eta direktiba berriak egin direnez, fuel-olioaren kontsumoa, pixkanaka, gutxitu egin da, horren ordez gas naturala erabiltzen hasi delako.
Aurreko grafikoan ikusten da urtetik urtera Petronorrek hedapenak (Konbertsio Unitate Berriak proiektua, esate baterako) eta aldaketa txiki batzuk egin dituela, bere produkzioa fuel-olioaren eskarira egokitzeko. Orain arte, fuel-olio hori merkataritza-ontzi handietarako edo bidaiari-itsasontzietarako erregai gisa saldu izan da (BUNKER fuel-olioa), baita industrietarako ere (BIA fuel-olioa), sufre eduki gutxirekin.
Gasolio-eskaria ere asko hazten ari da, automobil eta garraio-ibilgailuen kontsumoagatik. Eskari hori dela eta, produktu horren inportazio handiak egin behar izan dira ingurumen-eskakizun txikiagoak dituzten herrialdeetatik.
Grafiko honetan ikusten da gasolioak azken urteotan izan duen eskari-handitzea. Automobilaren eta merkantzia-garraioaren sektoreek hainbeste kontsumitzen dute, ezen Espainiako findegiek ez baitute merkatua hornitzeko gaitasunik; horregatik erosi behar izaten dute kanpoan.
Laburtzeko, findegiek fuel-olioa atzerriko herrialdeetan saldu behar izaten dute, eta gasolioa, berriz, atzerrian erosi. Horretarako, garraio-ontzi handiak erabili behar izaten dira, eta energia asko kontsumitzen da.
Proiektu honi esker, Petronorreko fuel-olio produkzioa laurden bat baino gutxiagora murriztuko dugu, eta gizarteak gehien eskatzen dituen eta findegietan fabrikatzen diren produktuen ekoizpena gehituko dugu: propanoarena, butanoarena, gasolinarena eta, batez ere, gasolioarena. Hartara, enpresak etorkizunean irautea bermatuko dugu, lehiakideei aurrea hartuz. Era berean, beste produktu bat ere ekoitziko dugu: kokea.
Proiektuaren helburua da fuel-olio gutxiago ekoitzi (eskaria gutxitzen ari delako) eta gasolioaren eta beste erregai batzuen ekoizpena handitzea. Petrolioak dituen eta Petronorreko gaur egungo instalazioetan ekoizten diren produktu astunak erabiliko ditugu horretarako.
Unitate nagusi bat eraikiko da; hor, beroaren bidez, produktu astun horiek lehen aipatu ditugun findegiko ohiko produktu bilakatuko dira: propanoa, butanoa, gasolina eta gasolioa. Horietaz gain, beste produktu bat ere ekoitziko da, ikatzaren antzekoa. "Petrolioaren kokea" du deitura komertziala produktu berriak.
Instalazio nagusi horretaz gain, beste batzuk ere eraikiko dira, lehen aipatu ditugun produktu horietako kutsatzaileak eta konposatuak arazteko eta kentzeko. Hartara, ingurumenaren gaineko efektua ezabatu egingo da. Findegiko arazketa-prozesuak egingo ez balira eta gordinean izaten diren sufrea eta beste elementu kutsatzaile batzuk berreskuratuko balira (produktu komertzial gisa), ingurunera isuriko lirateke, eta ingurumen osoari eta herritarren bizi-kalitateari eragingo liekete.
Era berean, lehendik dauden unitate batzuk aldatu egingo dira, horien funtzionamendua etorkizunean eskatuko diren eragiketa-baldintza berrietara egokitzeko eta optimizatzeko.
Eskema horretan ikusten da produktu astunekin gaur egun zer egiten den: gasolioarekin nahastu, fuel-olio gisa saltzeko. Era berean, URF proiektua abian jartzen denean zer egingo den ere azaltzen du, hau da, eskaera handiagoa, eta eraginkortasun handiagoa eta erabileran ingurumen-eragin txikiagoa duten produktu bihurtuko dira, eta bi erabilera horiek alderatzen dira.
Ez dira "hondakinak". Lurretik ateratzen den petrolio naturalaren parte diren produktu astunak dira, ohiko erregaiak (propanoa, butanoa, gasolina, kerosenoa eta gasolioa) petroliotik bereizi ondoren sortuak. Orain arte produktu astun horiek Petronorreko unitate batean prozesatzen ziren (biskoerredukzio unitatean), eta fuel-olio gisa saltzen ziren. Gasolioarekin nahastu behar dira, erabilerrazak izan daitezen. Labeetan, industria-galdaretan edo motor handietan erabiltzen dira.
Finketaren sektorean, produktuen dentsitatearen arabera, hiru produktu-familia daude:
Ez. Fuela murrizteko gure proiektuak Petronorreko findegian beste erregaiak fabrikatzeko ohiko prozesuetan egiten diren produktu astunak bakarrik tratatzeko du diseinu-gaitasuna.
Unitatearen gaitasunari esker, gaur egun Petronorren ekoizten den fuel-olioaren laurdena ekoitziko da. Unitate horren karga 250 t/ordu izango da.
Zifra handia dirudien arren, gaitasun normala da Petronor bezalako findegi baterako.
Ez, findegiak petrolioa destilatzeko gaitasun berbera edukiko du, baina produktuak fabrikatzeko eraginkortasun handiagoa. Ingurumen-arauek eta gizartearen erregai-eskaerek unitate berriak eraikitzera behartzen ditu findegiak. Hala, azken 30 urteetan eraiki diren unitate berriek gasolio gehiago eta fuel-olio gutxiago fabrikatzea zuten helburu, baita fabrikatutako erregaien ezpurutasunak murriztea ere.
Ohiko garraioetako erregaien (gasolina eta gasolioa) sufre-edukiaren bilakaera erakusten du irudiak. Petronorren findegia eraiki zenetik erregaien sufre-edukia murriztu egin da: gasolioak 600 aldiz sufre gutxiago du; gasolinak, berriz, 100 aldiz gutxiago. Horrek esan nahi du, motorren hobekuntza teknologikoari esker lortutako eraginkortasun energetikoa ikusirik, gaur egungo kamioiek orain hogeita hamabost urtekoek baino 1.000 aldiz sufre oxido gutxiago isurtzen dutela.
Finketa-sektoreak erregaietako sulfuroa kentzeko instalazio berriak eraiki dituelako edo zituenak aldatu edo indartu dituelako lortu da erregaiek ingurumen-inpaktu txikiagoa.
Industrian, "kokizazio" izeneko prozesu asko dago. Horiei esker sortzen da koke izeneko produktua. Esate baterako, Bilboko ezkerraldean garai batean zeuden labe garaietan, edo Kastrexanan, hala egiten zen.
Dena den, industria-sektore bakoitzean aplikatzen diren prozesuak eta teknologiak ezberdinak dira. Munduko findegi guztietan aplikatzen den prozesuak "kokizazio atzeratua du izena. Petrolioaren produktu dentsoak, berotu eta gero, denbora luzean (hainbat ordutan) erabat itxita dagoen ontzi batean eduki behar direlako hartzen du izen hori. Ontzi horri "ganbera" esaten zaio.
Hona hemen prozesua: produktu astuna kabina motako labe batean, findegietan dauden antzekoetan, berotzen da, 500 ºC ingururaino. Ondoren, produktuak erregai arinago bihurtzen diren ganberara pasatzen da.
Tenperatura horretan egindako produktu arin horiek (gasak eta lurrunak) destilazio-dorrean bereizten dira (findegietan askotan ikusten ditugun horietan) eta bitarteko unitateetara bidaltzen dira, arazteko eta merkataritzako eskakizunetara egokitzeko.
Ganberara itzulita, produktu-geruza bat metatzen da han, egoera solidoan. Araztu eta urarekin hozten dira produktu horiek, ganbera hustu aurretik (petrolio-kokea). Ganbera garbitu ondoren, berriz ere fabrikazio-zikloa hasteko prestatzen da.
Lurrun bidezko arazketa-fasea eta ur bidezko hozketa-fasea amaitu ondoren, ohantze jarraitu gisara geratzen da kokea ganberaren barruan. Erauzteko, presioko urarekin moztu behar da. Ganberen beheko aldetik ateratzen da kokea, eta erdi lurperatuta dagoen eta garaiera handiko hormak dituen kaxa edo zulo batean biltzen da. Hartara, ez dio inguruneari eragiten. Hortik, zubi-garabi batekin, errota batera bidaltzen da, eta behar bezala erabiltzeko eta garraiatzeko neurri egokia ematen zaio. Hortik aurrera, prozesu guztia hermetikoa eta itxia izango da, eta teknologiarik onenak erabiliko dira. Berrikuntzen artean, tutu-formako zinta itxiak, hautsa sor daitekeen guneetarako eraginkortasun handiko iragazkiak, laino lehorreko sistema (sortutako hautsa inguratu eta eraisteko barrera bat sortzen du) eta abar erabiltzen dira.
Pixka bat hezetuta erabiltzen da kokea, hautsik sor ez dezan. Produktua biltegira eramaten da, eta hortik, zarata eta hautsa minimizatzeko sistema automatiko batekin, kamioiak kargatzeko sistema elikatzeko siloetara eramaten da. Tronpa teleskopikodun lau silo erabiltzen dira. Materiala kamioi-atoiaren gainean uzten dute, eta hura pilatu ahala, igo egiten dira. Karga-sistema horrek murriztu egiten du produktuaren erorketa-altuera, hautsa sortzen duen faktorea alegia. Estankoak izan behar dute kamioiek, eta kanpoaldearekiko inpaktua gutxitzeko egokituta egon behar dute. Horretarako, eskura dagoen teknologia heldua erabiliko da. Besteak beste, kamioiek aluminiozko atoia izango dute. Pisu txikiagoa izango dutenez, kargaldi bakoitzeko material-kantitate handiagoa kargatu ahalko dute, eta joan-etorri kopurua gutxitu.
Erabiltzen diren prozesuak, ekipoak (labeak, bero-aldagailuak, andelak, ponpak eta abar) eta babes-neurriak berdinak dira, eta Petronorren jada erabiltzen dira. Tenperaturari, jariakortasunari eta abarri dagokienez, prozesatu behar diren produktu lodi eta likatsuen berezko ezaugarriak kontuan hartuta diseinatu dira. Langileen eta ingurunearen segurtasun- eta babes-irizpideak diseinu-fasetik hartu dira kontuan. Materialak, ikuskapen-irizpideak, babes-neurriak eta abar gaur egungo findegian daudenen berdinak dira, eskura dauden teknologiarik onenekin batera.
Nobedade gisa, beste produktu bat azaldu da: kokea, solteko solido gisa. Horregatik, ekoizpen-ganberak ireki egin behar izaten dira gutxi gorabehera egunean behin (18-24 orduan behin) produktu hori ateratzeko. Produktua hoztuta eta araztuta dagoenean irekitzen dira ganberak. Ekipo eta teknologia egokiak ezarri dira maniobra horiek erabateko segurtasunarekin eta inguruneari ahalik eta kalterik txikiena eraginez egiteko.
Kokea produktu solidoa da, beltza, eta ikatzaren oso antzeko itxura eta osaera ditu.
Industrian, kokearen itxura dutelako "koke esaten zaien produktu asko daude, baina oso bestelako prozesuen bidez ekoizten dira.
Esate baterako, siderurgia-industrian altzairua ekoizteko erabiltzen den ikatzetik ere ateratzen da "kokea. Baina prozesu horrek ez du zerikusirik petrolio-findegietan erabiltzen den kokizazio atzeratuko prozesuarekin, non helburua gasolioa ekoiztea izaten den. Solidotuta eta giro-tenperaturan ateratzen da kokea ganberatik.
Aterako diren produkturik gehienak dagoeneko Petronorren fabrikatzen direnen berdinak izango dira. Horregatik, lehendik zeuden instalazioen bidez saldu eta banatuko dira. Erregai likidoak (propanoa, butanoa, gasolina eta gasolioa) lehendik zeuden lurpeko hodien bidez (oliobideak) aterako dira findegitik.
Proiektu honi esker Petronorren merkataritza-katalogoak beste produktu bat izango du: kokea. Zementu- eta elektrodo-fabrikak eta energia elektrikoa sortzen duten zentralak dira ohiko bezeroak. Petronorrek badu eskarmentua produktu solidoak merkaturatzen eta banatzen; esate baterako, berreskuratutako sufrea. Ongarriak fabrikatzeko industriari saltzen zaio.
Inguruko errepideetan kamioien zirkulazioa ahalik eta gehien murrizteko, findegitik oso gertu egingo da Bilboko Portu Autonomorako errepiderako sarbidea. Portu-instalazioetan ohikoa denaren aldean, produktu hau biltegiratzeko, erabiltzeko eta kargatzeko sistema itxi bat instalatuko da, kanpoaldetik ez ikusteko moduan, eraikin itxi batean eta ingurunea babesteko neurriak hartuta egingo delako.
Berariazko kamioi-flota bat erabiliko da. Hartara, zirkulazioa antolatuta eta erregulatuta egongo da egun osoan, eta ez da auto-pilaketarik eta -ilararik egongo. Erabaki horrek gidariak behar bezala prestatuta egongo direla bermatuko du, eta, era berean, oso kontzientziatuta egongo dira segurtasun-gaietan, eta ingurumenarekiko sentsibilizazioan eta errespetu handiarekin jardungo dira. Kamioiak bereziki egokituta egongo dira karga hori maneiatzeko. Diseinuak ezarri du kamioiak instalaziotik atera behar direnean nahitaez kamioiaren kanpoaldea, gurpilak barne, garbitzeko sistema batetik pasatu behar direla.
Petronorren findegia ez da kokea banatzeko eta saltzeko zentro logistikoa izango. Ekoitzitako produktua horretarako erabiliko diren kamioi-flotaren bidez garraiatuko da, egunez eta lanegunetan. Jaiegunetan eta asteburuetan ekoitzitako kokea biltegiratzeko eraikin itxi bat egin da.
Merkaturatu, batez ere, itsasoz egingo da; horregatik, Bilboko portuan dagoen instalazio batera bidaliko da kokea. Instalazio horrek ingurumen- eta segurtasun-eskakizun guztiak beteko ditu, eta hortik bidaliko zaio azken bezeroari.
Zirkulazioa gutxitzeko estrategiarik garrantzitsuena da ibilgailu bakoitzean garraia daitekeen gehienezko karga gehitzea. Horretarako, kamioiaren tara edo gehienezko pisua txikitu egin da. Atoia eta hagunak, berriz, aluminiozkoak izango dira, eta kamioiaren kabina ere helburu hori bera lortzeko diseinatuko da.
Azken urteotan, Petronorrek gure instalazioetara sartzen den kamioi-kopurua gutxitzeko estrategiari jarraitu dio. Zehazki, gertuko bezeroei fuel-olioa eramateko iaz eraiki ziren instalazioak portuko gaur egungo instalazioetan kokatu dira, eta portuak bere gain hartu du orain arte Arenako hondartzan dagoen Hidrokarburoen Konpainia Logistikoaren (CHL) instalazioetan kargatzen ziren kamioien zirkulazioa.
Erabilitako prozesuari "kokizazio atzeratua" esaten zaio. Teknologia hori duten hainbat enpresa daude munduan.
Erabilitako prozesuari "kokizazio atzeratua" esaten zaio. Teknologia hori duten hainbat enpresa daude munduan.
Petronorrek eskarmenturik gehieneko teknologia duen lizentzia-emailea hautatu du. Foster Wheeler orain 50 urte baino gehiago hasi zen teknologia hori aplikatzen, eta 70 instalazio baino gehiago ditu munduan; horietatik bi, Espainian, Coruñan eta Puertollanon. Bi instalazio horiek 20 urte baino gehiago dituzte. Gure instalazioak gaur egun eskura dagoen teknologiarik onena izango du (eraginkorrena eta seguruena), segurtasunik handiena eta ingurumen-inpakturik ahalik eta txikiena bermatzeko.
Espainian, hainbat ingurutan ari dira kokizazio-proiektu berriak egiten (Castellón, Cartagenan, Algecirasen, Extremaduran eta abar), munduko finketa-sektorean buru diren enpresen eskutik, hala nola REPSOL, BP, CEPSA eta abar.
Badago gertuko erreferentzia bat, bost urte baino gehiagoko esperientzia duena. MOL enpresarena da, eta Budapesten (Hungarian) dago. Gurearen oso antzeko teknologia erabiltzen du, baina hobekuntza gehigarri asko sartu dituzte, bai ingurumenari bai segurtasunari dagokienez. Instalazio hori ikusteko aukera izan dugu.
Findegi bakoitza kokatuta dagoen merkatura egokitu behar da. Espainian, kontsumitzen dena baino fuel-olio gehiago ekoizten da, eta gasolioa, berriz, kanpoan erosten da.
Kokizazio-teknologiak Europako findegien eskakizunak betetzen ditu, eta horregatik egin behar dira Petronorren URF proiektuaren antzeko beste hiru instalazio berri, helburu eta antzeko teknologiak dituzten Espainiako findegietan.
Era berean, ingurumen-sentsibilizazio handiko herrialdeek ere (Alemania, Kanada eta abar) badituzte kokizazio-instalazioak. Petrolio-produktuen merkatuaren mugak gainditzen dituelako ari da hedatzen teknologia hori, eta ingurumen-baldintza zorrotzenak betetzen dituelako.
Petronorrek bi milioi eta erdi tona fuel inguru ekoizten du. Produktu horren merkatu-eskariak (zentral termikoetan, zementu-zentraletan, itsasontzietan eta abar erabiltzen da) nabarmen egin du atzera, eta desagertzeko joera du. Arrazoia: pixkanaka, gas naturala ari da fuela ordezkatzen, eta fuel-olioari geroz eta ingurumen murrizketa zorrotzagoak aplikatzen zaizkio.
Hori dela eta, eta gaur egungo instalazioekin fuel-olioaren ekoizpena teknikoki murriztu ezin denez, PETRONORek autoentzako erregaiak sortzeko erabiltzea pentsatu du, geroz eta eskari handiagoa eta erabilera gehiago baitituzte.
Kokizazio atzeratuko prozesuan lehengai gisa erabiltzen den produktua lodia eta oso likatsua delako, eta, horrenbestez, distantzia luzeetan garraiatzeko egokia ez delako.
Horretaz gain, findegian kokatuta, bertan dauden unitateak, ekipoak eta azpiegiturak erabil daitezke, eta ingurumenaren gaineko eragina murriztu. Findegian dauden beste unitate batzuk erabilita energia-eraginkortasun handiagoa lortzen da, baita sinergiak biltzea ere. Ekoitzitako kokizazioko gas-erregaia araztu egingo da, eta findegi-labeetan erabiliko da; hartara, findegian erregai likido gutxiago kontsumituko da.
Teknika aldetik aukera ematen duten leku guztietatik benetan egin daitekeen bakarra gaur egun proposatutakoa da. Erabilgarri dauden lursail guztiak hartuko dira. Horretaz gain, lehendik zeuden beste instalazio batzuk aldatu eta egokitu egin behar dira, baina ez dute gaur egungoa baino leku gehiago hartuko.
URF proiektuak ez du hesia bere lekutik mugiaraziko, eta gaur egun dagoen lekuan egoten jarraituko du; ez da industria-lurzoruaren azalera inolaz ere hedatuko, eta instalazioak ere ez dira inguruko bizilagunengandik gertuago jarriko.
Prozesu hauetan ohikoa denez, lehengaia berotu egin behar izaten da, baita unitateetarako korronte-sarrerak ere. Hori dela eta, beste bi labe jarriko dira. Instalazio berrian, ekoitzitako kokizazio-gasa soilik erabiliko da erregaitarako; erabat araztuko dute gasa, ingurumen-inpaktua murrizteko.
Eraginkortasun energetiko handiko kogenerazio-instalazio bati atxikitako hirugarren tximinia bat ere instalatuko da. Horri esker, berotegi-efektuko gasen (CO2) isurketa orokorrak gutxitu egingo dira, lurrun-galdara batek eta zentral elektriko baliokide batek isuriko luketenaren aldean.
Orain arte bezala, analizatzaileak jarriko dira hiru tximinietan, eta denbora errealean bidaliko dituzte datuak dagozkien erakundeetara. Datu horiek edonork eskuratu ahal izango dituenez, Petronorrek indarrean dagoen araudia betetzen jarraituko du.
Edozein instalaziotako gas-isuriei (baita autoetakoak, industrietakoak edo etxeko galdaretakoak ere) jartzen zaizkien lege-mugak ingurumen-kalitatea zaintzeko izaten dira, eta aurrerapenaren, erosotasunaren eta ingurumen-inpaktuaren arteko bidezko oreka dute helburu.
Alde horretatik, proiekturako aurreikusi diren isuri-balioek administrazio publikoak Ingurumeneko Baimen Integratuan ezarritako eskakizun guztiak beteko dituzte. URF proiektuko instalazioen diseinuan lehentasuna da ingurumenaren kalitatea bermatzea.
Etengabe funtzionatzen duten analizatzaileak instalatuko dira, eta bildutako datuak Eusko Jaurlaritzak eta beste institutu independente batzuek aztertuko dituzte, denbora errealean.
Aldi berean, Eusko Jaurlaritzak Ezkerraldean instalatuta duen sentsore-sareak inguruko isuri guztiek, hau da, industriakoek, berokuntza-sistemakoek, autoetakoek eta abar zer maila jo dituzten adieraziko du.
Hartara, erabateko bermea izango dugu aire-kalitatea egokitu dela herritarren osasunaz arduratzen den erakundeen osasun-irizpideetara.
Findegiko ura arazteko instalazioan berreskuratzen diren produktuak eta olioak kokizazio atzeratuko unitate nagusira bidaliko dira. Produktu horiek kargarekin nahastu, eraldatu eta berreskuratu egingo dira prozesu horretan, kanpoko kudeatzaile bati edo baimendutako zabortegi batera eramaten jardun gabe.
Gaur egun Petronorretik kanpoko baimendutako kudeatzaile bati bidaltzen zaizkion hondakin-kantitatea asko murriztea onartzen du. Prozesu horiek guztiak egiteko, orain arte bezala, indarrean dagoen legedia beteko da, eta laneko nahiz segurtasuneko jardunbiderik onenak erabiliko dira, ingurumenari ahalik eta kalterik txikiena eragiteko.
URF proiektuak urtean merkatutik milioi eta erdi tona fuel-olio baino gehiago ateratzen lagunduko du. Horretaz gain, erabiliko diren teknologia berriek sufre komertziala berreskuratzen laguntzen dutenez, urtean 160.000 tona SO2 gutxiago isuriko dira. Horri esker, arnasten ditugun (sakoneko arnas-hartzeak) sufre oxido mailak gutxitu egingo dira. Azken hogei urteotan ari da hori gertatzen Bilbo Handian, Ezkerraldean.
Horretaz gain, eraginkortasun energetiko handiko kogenerazio-zentral bat ere egingo denez, energia elektrikoa sortzeko beste zentral batzuetan isuritako CO2 isuriak murriztu egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko energia- eta ingurumen-helburuak betetzen laguntzeko.
Findegiko instalazioetan ura berreskuratzeko egiten diren tratamendu sofistikatuek sortzen dituzten olio eta lohi-kantitateak ere murriztu egingo dira. Lohi horiek gaur egun kudeatzaile baimendu bati bidaltzen zaizkio. Proiektu berriari esker, instalazio berrian prozesatuko dira, segurtasun- eta ingurumen-berme guztiekin.
Oro har, kokizazio atzeratuko instalazio berrian erabiliko den teknologiarekin findegian sortutako hondakin-kantitatea nabarmen murriztuko da.
Ez. Instalazio berrietatik aterako diren produktu guztiak erregai moduan (propanoa, butanoa, gasolina, gasolioa) edo beste sektore batzuetarako lehengai gisa (kokea edo sufre solidoa) salduko dira kanpoan.
Beste industria-jarduera guztietan bezala, gaur egun findegian sortzen diren ezaugarrien antzeko hondakin-materialak sortuko dira. Produktu horiek ahalik eta gehien birziklatuko dira, eta ingurumen-eskakizun guztiak beteko dituzte, orain arte ere Petronorren egin den bezalaxe.
Gauza jakina da zarata handiak kalte egiten diela herritarren osasunari eta ongizateari. Horregatik, orain arte bezala, indarrean dagoen legedia eta udal-arautegia zorrotz betetzen jarraituko dugu.
Gure langileen Laneko Osasuneko arautegia beteko dugu, eta ekipo zaratatsuenak babestu, kapsuletan sartu edo itxi ere egingo ditugu.
Findegiaren inguruan gaur egun dagoen soinu-maila ez da nabarmen igoko.
Petronorrek hotsak murrizteko etengabeko plana du. Etengabeko programa horren bidez, aldian behin neurketak egin, arazo gehien sortzen dituzten iturriak identifikatu eta zaratak murrizteko hobekuntza-neurri zehatzak proposatzen eta hartzen dira.
Ingurumen-inpaktua ikuskatzeko eta aztertzeko jarduerei dagokienez, URF proiektuak zaratak kanpoan duen eragina neurtzeko simulazio-eredu bat egin du, eta, horri esker, arazo gehien sortzen dituzten iturriak identifikatu ahal izan dira, eta hobetzeko aurretiko neurriak proposatu.
Produktu eta prozesu guztiak ohikoak dira Petronorren, petrolio-kokearena izan ezik. Baina produktu hori ohikoa da beste finketa-instalazio batzuetan. Kolore beltzeko produktu solidoa da, erregaia eta ez-sukoia. Segurtasun-berme zorrotzenekin biltegiratuko da, eta biltegiratutako bolumena minimizatu egingo da, kamioietan portuko instalazioetara eramanez.
Etengabeko elikadura behar duen prozesua denez, ez da pilaketa nabarmenik izaten, eta, beraz, ez dago horrelako arriskurik.
Findegiko langile guztien esperientziaz baliatuko da proiektua, eta esperientzia hori hartuko du kontuan. Horretaz gain, fabrikazio-teknologiarik modernoena erabiliko da, hau da, dagoen seguruena.
Barneko eta kanpoko babes-azterketak ere egingo dira, eta, horrenbestez, inguruko herritarren gaineko eragina ahalik eta gehien gutxituko da.
Aurreikusi den ur-kontsumoak ez ditu eskaria eta kanpotiko horniketa nabarmen igoaraziko. Petronorrek badu teknologia prozesuan erabiltzen den ura berreskuratzeko. Horretaz gain, ahalik eta ur-kantitate gehien birziklatzeko eta berreskuratzeko proiektu berri bati heltzeko ingeniaritza-azterketak egiten ari gara.
Findegiaren barnealdean eraikiko dira unitateak, gainerako instalazioen ondoan. Horregatik, instalazio berriek ez dute apenas ikus-inpakturik izango.
Biltegia eta kokea ateratzeko eraikuntza ere nabarmendu behar da, industria-eremuaren hesitik gertu egingo delako. Tangak dauden eremuan eraikiko da, gaur egun kamioiak kargatzen diren lekuaren ondoan. Kanpotik ikusi egingo da, tangak bezalaxe.
Eraikuntza hori erabat itxia izango da, eta gure inguruko edozein industrialdetako pabiloi baten itxura izango du. Garaiera ere horrelako eraikinek dutenaren antzekoa izango du.
Ingurumen Inpaktuari buruzko Azterketak eraikuntzak eragingo dien erakunde guztiek egin dituzten oharrak edo iruzkinak aztertu eta baloratu ditu, baita jendaurrean egon den bitartean aurkeztu diren arrazoibide guztiak ere.
Era berean, proiektuak izango dituen ingurumen-ondorioak eta sozioekonomiko guztiak ere aztertu eta baloratu dira, eta arintze-, segimendu- eta zaintze-neurriak proposatu ditu, obrek iraun bitartean nahiz instalazioaren jardunean aplikatzeko. Azterketa horretako edukiak nahitaez bete behar dira.
Zuzeneko inbertsioa, 752 milioi euro. Hor sartzen dira ekipoak eta hornigaiak erostea, ingeniaritza-zerbitzuak, ikuskapena eta eraikuntza. Horrelako proiektu batek nabarmen laguntzen du ekonomia sustatzen.
300 milioi baino gehiagok Euskadin zuzeneko eragina izango duela kalkulatzen da, batez ere, ingeniaritza-lanek, obra zibilekoek eta muntaketa-jarduerek. Ezkerraldeak xurgatuko du, neurri handi batean, inbertsio hori, hurrengo bi urteotan (eraikitze-lanen kalkulua).
Antzera funtzionatzen duten beste instalazio batzuk ikusita, 100 bat lagunek zuzeneko enplegu finkoa izango dutela kalkulatu da. Instalazioaren jardunak sorraraziko duen zeharkako enpleguak (mantentze- eta zaintze-lanetan eta beste zerbitzu batzuetan) 240 lagun hartuko ditu. Eraikitzeko denboran (bi urte baino gehiago), lan-okupazioak, batez beste, 1.600 bat langile hartuko ditu, baina punta-puntako garaietan 2.500 pertsona baino gehiagori emango die lana.
Fuel-olioa murrizteko URF proiektuaren ezaugarriak kontuan hartuta, prestakuntza- eta trebakuntza-plan espezifiko bat egin da. Gauza bera egiten ari dira gaur egun Muskizko Somorrostro ikastetxean findegiko operadore lanpostuarekin.
Edozein lan-behar estaltzeko, orain arte Petronorren egin denari jarraiki baina, betiere, eskatutako lanpostuko profila betetzen bada, lehentasuna izango dute udalerriko bizilagunek.
Lehentxeago genioenez, instalazio berriak eraikitzeko beharko diren bi urte baino gehiagoan, batez beste 1.600 lagunek izango dutela lana kalkulatu da. Inguruko gertueneko udalerrien lan-beharrak hartuko dira kontuan, eta instalazioa eraikitzeko, langabezian daudenei emango zaie lana lehenbizi.
Eraikuntza eta Obren gaineko Zerga eta Ondasun Higiezinen eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kontuan hartuta, URFren fabrika berria jartzeagatik diru-kopuru handia jasoko du udalak.
Era berean, URF proiekturako ondasunak edo zerbitzuak ematen dituzten enpresen jarduera ekonomikoak diru-sarrera handiagoak ekarriko dizkie erakundeei.
PETRONORreko Harreman Publikoetarako Saila saiatuko da proiektuaren gaineko galderei erantzuten.
Petronor prest dago zer egiten duen eta nola egiten duen edonori azaltzeko. PETRONORreko Harreman Publikoetarako Saila arduratuko da hori guztia antolatzeaz.
Lotutako edukiak
Lotutako estekak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie