Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Findegia » Ingurumena
Petronorrek bere gain hartzen du bere jarduera guztien erantzukizuna; hala, bada, ahal beste murrizten ditugu konpainiaren jardunak inguruan sortzen dituen eraginak, baita legediak ezarritako arauetatik harago ere.
Horretarako, Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) ezarri ditugu, ISO 14001 arauaren araberako Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren Ziurtagiriak erakusten duenez.
Ingurumenari Buruzko Plan Estrategikoan zehaztutako helburu eta helmugetan gauzatzen da ingurumenaren alde hartutako konpromiso hori, eta helburu nahiz helmuga horiek erakundearen maila guztietan ezartzen ditugu, maila bakoitzari dagokion ekintza-planaren bidez.
Langile guztiek beren egitekoei eta ardurei egokitutako ingurumenari buruzko prestakuntza jasotzen dute gure enpresan, eta lankide ditugun enpresei ere ingurumenaren arloan ezarrita dauden jardunbideak jakinarazten zaizkie. Prestakuntza eta sentsibilizazio horren bidez, bada, ingurumenaren alde hartutako konpromisoa gauzatzeko aukera dugu gure jarduera guztietan.
Gure jardunaren eragin kaltegarriak saihesteko edo murrizteko oinarrizko printzipio horrekin bat, ingurumen-parametroen segimendua egiten dugu etengabe, eta segimendu hori adierazle batzuen bidez monitorizatzen dugu, hobetzen jarraitzeko. Adierazle horiek, gainera, erakunde publikoek eta unibertsitateek ezarritakoak dira.
Urteko programan islatuta dagoen ikuskaritza-plangintza da ingurumenaren arloan etengabe hobetzen jarraitzeko beste tresna bat.
Petronorren beti betetzen dugu hitza, eta ingurua babesteko bi bide jorratzen ditugu: batetik, airera egiten diren isuriak kontrolatu, ura egokiro kudeatu, zarata eta usaina ahal beste murriztu eta hondakin gehienak birziklatu egiten ditugu, eta, bestetik, gero eta produktu garbiagoak erabiltzen ditugu, abangoardiako teknologia baliatuz.
Lotutako edukiak
Lotutako estekak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie