Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude: Hasiera » Findegia » Proiektuak >> HUA

Findegia

HUA proiektua

Ur-putzua

Petronorreko findegiak programa zorrotza betetzen du, ekoizpen-prozesuan barrena erabiltzen duen ura garbitzeko eta birziklatzeko. Aurki, gainera, beste ur-araztegi bat (HUA) izango du.

Sistema horri esker, ur-kontsumoa eraginkorragoa izango da, eta ingurumena kutsatzeko arriskua ia erabat desagerraraziko du.

Ura kudeatzeko gaur egungo sistemak barneratuta ditu 2004an abiatutako ingeniaritza kontzeptualaren azterketan jasotako hobekuntzak. Azterketa horren bidez, HUAko instalazioa eraberritzeari ekin zitzaion, alderdi hauek hobetzeko:

  • Hondakin solido larrien arbastua: garbiketa automatikoko hesiek findegitik datorren ura arbastatzen dute, sarrera-ganberaren bidez ur hori bideratu ostean.
  • Grabitate-bidezko bereizketa (API): paraleloan lan egiten duten bi API daude, eta, ubidetik, horietara bideratzen da findegiko ura. Ekaitzetarako bereizgailuak egongo dira, euri-jasa bortitzak botatzen dituenerako. Egoera arruntean, hutsik egongo dira bereizgailu horiek. Kiratsa saihesteko, berriz, sistemak estalkia du goialdean, usain txarra ez hedatzeko, eta, horrez gain, ikatz aktiboaren bidez usaina ezabatzeko sistema ere badu.
  • Metaketa-andela: sabai-andela ere edukiko dugu laster.
  • Ponpaketa-putzua: sistema horrek bi ponpa autoerregulagarriren bidez jasotzen du ura. Ponpa horiek orduko 620 metro kuboko emaria har dezakete ur-tratamenduan, eta 1.400 metro kubo inguru, azken euste-putzuan.
  • Hidrokarburoen bereizgailuak: bereizgailu horiek xafla koaleszentez eginda daude, hidrokarburoak eta esekidurazko olioak ezabatzeko.

Horrek guztiak hamaika onura ekarri dizkio ingurumenari:

  • Uraren errendimendua hobetu egiten da
  • Lurzoruaren etorkizuna bermatzen da, eta lurpeko urak ez dira kutsatzen
  • Kiratsa desagerrarazten da
  • Euri-jasa bortitzak hartzeko biltegiratze-gaitasuna hobetu egiten du
  • Ingurumenari eta produktuen kalitateari buruzko etorkizuneko eskakizunetara bideratuta uzten da tratamendu-gaitasuna

Kostuei dagokienez, proiektuaren lehengo faseak 1,8 milioi euroko aurrekontua du, prozesuetako uraren lerroa eratzeko lanak ordaintzeko. Bigarren fasean, berriz, olio-uraren lerroko eta aurretratamenduko lanak egingo dira, eta 16,6 milioi euroko aurrekontua dago fase hori burutzeko.

Lotutako edukiak

Inicio pie