Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude: Hasiera » Babesa » Soziala

Babesa

Babes soziala

Sahariar haur baten marrazkia

Petronorrek dirua ematen du hobekuntza sozialentzat, inguruan eta handik kanpo ere. Adibidez, 2007ko abenduan, Petronorrek laguntza humanitarioa bidali zuen Tinduf-eko (Argelia) areetan dauden Saharako errefuxiatuen eremuetara. Abanto-Zierbenako udaleko ordezkarien talde bat kanpamendu hartara joan zen eta Petronorrek emandako materiala eman zieten hangoei. Hori eskertzeko, Saharako haurrek hainbat marrazki bidali zituzten findegira.

Beste ildo batean, Petronorrek martxan du aurrera egiteko asmoz sortu den diru-laguntzen programa, zeinaren helburuen artean Muskizeko, Abanto-Zierbenako eta Zierbenako ikasleek haien ikasketak bukatzen laguntzeko helburua duena Lanbide Heziketan, fintze jardueraren espezialitateak ikasten dituztenentzat. Gainera, hiru herri horietako gazteen artean Lanbide Heziketa sustatu nahi da bide batez.

Petronorrek eskaintzen dituen babes sozialen zerrenda honakoa da:

  • Abanto-Zierbena eta Muskiz Merkatarien Elkartea
  • Muskiz, Gallarta, Sanfuentes eta Zierbenako Emakumeen Elkartea
  • Abanto-Zierbenako Ezindu Fisikoen Elkartea
  • Muskiz, Las Carreras, Gallarta eta Sanfuenteseko Jubilatuen Elkartea
  • Aspanovas Bizkaiko Minbizia duten Haurren Gurasoen Elkartea
  • Abanto-Zierbenako Udala
  • Muskizeko Udala
  • Zierbenako Udala
  • Caritas
  • Esklerosi Anitza Fundazioa
  • Etorkintza fundazioa
  • Abanto-Zierbenako, Muskizeko eta Zierbanako Jaien Batzordea
  • Lehiakortasuneko Euskal Institutua
  • Pax Romana

Lotutako edukiak

Inicio pie