Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude: Hasiera » Babesa » Kirola » Oinarriko kirola

Babesa

Oinarrriko kirola

Deporte base

Insulina-menpekotasuna jasaten dutenen lagungarri, Petronor-ek Josu Feijoo alpinista arabarraren hainbat ekintza hartu du babespean.

Josu Feijoo Gasteizen jaio zen 1965an eta diabetesak jo zuen 23 urte baino ez zituela. Hala ere, eritasun honek ez zuen bere ametsik handienetakoa lortzerik eragotzi, Everest gailurreraino iristea alegia, 2006ko maiatzean. Hain zuzen ere, Josu Feijoo da munduko gailurrik goreneraino heldu den insulina-menpeko lehen kirolaria eta Hiru Polo Geografikoak (Iparra, Hegoa eta Everesta) gaindiu dituen bakarra.

Orain indarrean duen erronkarik nagusiena The Grand Slam da. Hau da, aipatutako Hiru Polo Geografikoez gainera, kontinente (Ameriketan Iparra zein Hegoa) bakoitzeko mendirik altuenetara heltzea. Guztira zazpi, The Seven Summits.

Orain hurrengo Carstenz piramidea, "Ozeaniako teilatua", gainditu berri du. Eta aldez aurretik eginak ditu beste bost: Alaskako Mckiknley (2005), Himalayako Everest (2006), Errudia eta Georgiaren arteko Elbrus (2007), Antartidako Vinson (2007) eta Kilimanjaro (2006), Afrikako altuena.

Aurrez aurre dituen helburuen artean, bi baino ez edgitasmo osoa amaitzeko: Aconcagua eta Gunnbjorn Fjeld gailurrak, Hego Amerika zein Groenladiako altuenak. Beti ere aurtengo irailerako prestatzen ari den bidai espáciala, Josu Feijoo VSS Enterprise ortzontzian sartu eta grabitatez kanpo arituko da, insulina-mota berria bere baitan frogatu ahal izateko.

Lotutako edukiak

Inicio pie