Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude: Hasiera » Babesa » Kirol babesa » Athletic Club

Babesa

Athletic Club

Athletic de Bilbao-ko kamiseta

2008ko uztailaren bukaeran, Petronorrek eta Athletic Club-ak bientzat historikoa den kirol babeseko akordioa sinatu zuten. Petronorren logotipoa futbol taldeko kamisetetan jartzeko kontratuarekin, findegiak Bizkaiko kirolean parte hartze handiagoa zuen, nazioko elitean eta talde horren kamisetan Bilboko taldearen 110 urteko historian bere publizitatea jartzen zuen lehen enpresa bihurtu zen.

Konpromisoaren aurkezpenean, Petronorreko presidentea den Josu Jon Imazek esan zuen "izugarrizko harrotasuna eta ohore handia" dela Bizkaian horrenbeste "zirrara, bihotza eta bat egite" eragiten dituen klub batera gehitzea.

Hitzarmenak, hiru denboraldirako egina baina luzatzeko aukera duena, 2 milioi euro ekarriko dizkio klubari denboraldi bakoitzeko, kirol lorpenekin ordainsari osagarriez gain; gainerako kluben batez bestekoak baino diru-kopuru handiagoa, milioi eta erdi inguruan egon ohi direnak, eta talde zuri gorria Ligako taldeen artean kamisetako publizitatearen taularen erdian kokatzen duena.

Athletic-eko jokalariak

Kamisetan publizitatea sartzearen edo ez sartzearen gaiak zeresan ugari eman ditu, eta bere garaian, Konpromisarioen Asanbladak, klubaren zuzendari nagusiak, hainbat zuzendarien batzorderi baimena eman zien egokiena iruditzen zitzaiena egiteko. Athletic-eko presidenteak, Fernando García Macua, argi utzi zuen hori "gure filosofiaren funtsa defendatzeko eta baita kirol talde gisa dugun gure antolaketaren natura ere, agian badago hari uko egin daitekeen gaineko gairen bat" esan zuenean.

Lotutako edukiak

Inicio pie