Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Gure ingurunea » Ingurune naturala » Flora
Petronor findegiaren ingurune naturalean dagoen landaretza klima mesotermikokoa da (tenperatura leunak eta euri asko). Kondizio klimatologiko horiek paisaia oso berdeak eta hostotsuak sortzen dituzte, landare-dibertsitate handikoak.
Eremu horretako ohiko espezieak pagoak, haritzak, arteak, intxaurrondoak, pikondoak, bananondoak, haginak, hurritzak eta gaztainondoak dira, baita zenbait fruta-arbola ere. Landaretza aldatu egiten da zertxobait itsasoaren gertutasunaren eta lurzoru-motaren arabera, eta bi eremu bereizten dira: itsasertzekoa eta mendixketakoa.
Itsasertzeko aldeak itsasoaren eragina jasotzen du, eta, horregatik, artadi kantauriarrak, sasitza mediterraneoa, larreak eta padura-landaretza ditu. Mendixketako eremuan agertzen dira pagoak, arteak eta gurbitzak, eta tapiz berde itxura ematen diote inguruari.
Ekosistema hori kontuan hartuta planifikatu da Petronorren Barbadun ibaiko eskuinaldea sistematikoki birpopulatzea edo instalazio guztiak inguratzeko 10.000 zuhaitz inguru landatzea. Eragiketa horien bidez sartu diren espezieak eremuko ingurumen-orekara eta dibertsitate biologikoaren printzipiora egokitu dira. Astigarrak, lizarrak, hostazuriak, erramuak eta zuhandorrak landatu dira. Espezie horietako batzuk, azken urteetan, berez hazi dira han.
Gaur egun, 2007tik, abian da findegia inguratzen duen esparrua landarez birpopulatzeko plana.
Contenido relacionado
Lotutako edukiak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie