Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Gure ingurunea » Ingurune naturala
Petronorren industria-eremuak ingurune natural desiragarria du, Petronor kokatuta dagoen eremuko baldintza naturalei eta enpresak berak ingurunea zaintzeko eta birpopulatzeko egiten duen ahaleginari esker. Azkeneko urteetan, inbertsio handiak egin dira alor horretan.

Modu horretan, 2007ko amaieran Petronorrek Barbadun ibaiko eskuinaldeko eta asfalto-zamatokiko Landaretza Birpopulatzeko Proiektua esleitu zuen. Euskal Herriko Unibertsitateko Landare-biologia eta Ekologia sailak egin zuen hautatutako proposamena. Proiektu horren bidez, hainbat espezietako 407 zuhaitz eta 768 zuhaixka landatuko dira ibaiertz horretan. Horretaz gain, beste 29 zuhaitz eta 700 zuhaixka ere landatuko dira asfalto-zamatokian, bidegorriaren eta findegia inguratzen duen hesiaren artean. Espezie horiek guztiak bertakoak dira, eta haziak EAEtik eta EAEren mugakide diren beste eskualde batzuetatik hartu dira, eremu horretako ekosistema behar bezala zainduko dela bermatzeko.
Era berean, industria-eremuko airea garbitzen dute azken urteetan landatu diren 10.000 zuhaitzek baino gehiagok. Zuhaitz horiek isurtzen den karbono-kantitatearen parte handi bat finkatzen dute, eta oxigenoa askatu, eta lurra uholdeetatik babestu, lurraren kalitatea hobetu eta fauna eta floraren biodibertsitatea ere babesten dute.
Dena den, ura dekantatzeko industia-eremuko hiru urmaelak Bizkaiko hezegune bakar bihurtzea, eta geroz eta hegazti gehiagoren bizileku izatea izan da, agian, deigarriena. Industria-eremuko prozesuetan jada erabili eta araztu den ura lurrazalera iraulita sortu dira urmael horiek. Denborak aurrera egina hala, horietako bakoitzak hegazti-mota batzuk erakarri ditu, urtearen parte batean finkatzeko kondizio egokiak topatzen baitituzte han.
Ustekabeko hezegune horiekin, Bizkaia da lurralde osoan ekosistema-mota horiek dituen leku bakarra, eta, modu horretan, berez handia den jaurerriko aberastasun naturala osatzen lagundu du.
Contenido relacionado
Lotutako edukiak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie