Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Gure ingurunea » Ingurune naturala » Barbadunen birpopulatzea
Barbadun ibaiko eskuinaldeko eta asfalto-zamatokiaren inguruko landaretza birpopulatzeko proiektua gauzatzeko zorian dago.
2007ko amaieran, Petronorrek proiektu hori egiteko obrak esleitu zituen. Javier Loidi (botanikako katedraduna) eta Amador Prieto (biologoa, eta Urdaibai Fundazioko kidea) buru dituen Euskal Herriko Unibertsitateko Landare-biologia eta Ekologia sailak egin zion proposamen hori Petronorri.
Proiektuak baditu gauzatzeko behar dituen baimen guztiak eta 2009ko urtarrilatik martxan dago, ekimenaren arrakasta bermatzeko landareentzako baldintza meteorologiko eta bizi-ziklorako kondizio egokienekin.
Bertako espezieak soilik
Egitekoak diren lanak: 407 zuhaitz (3,5 eta 7 metro garai diren astigarrak, lizarrak, hostazuriak eta arteak) eta 768 zuhaixka (1,5 eta 6 metro arteko garaiera duten erramuak, zuhandorrak, elorri beltzak, elorri zuriak, basaerramuak eta hurritzak) landatuko dira Barbadun ibaiaren eskuinaldean. Era berean, asfalto-zamatokiaren aurrean dagoen zelaigunean 29 zuhaitz landatuko dira (3,5 eta 7 metro arteko garaiera duten astigarrak eta lizarrak), eta beste 700 zuhaixka (0,65 eta 1,5 metroko garaiera duten sahatsak eta gurbitzak) bidegorriaren eta findegia inguratzen duen hesiaren artean, hozteko 3. dorrearen eta "La Lengua" deritzonaren amaieraren artean dagoen eremuan horiek ere.
Espezie horiek ez dira ausaz aukeratu. Ibaiertzetako berezko espezieak dira, hau da, jardun behar dugun ekosistemari dagozkionak. Horietako asko berez hazi dira eremu horretan. Horretaz gain, Europako baso-politiketan gero eta handiagoa den kezka bat ere hartu da kontuan, hau da, basoetako aniztasun genetikoaren zaintza. Horregatik, landaretza berrezartzeko jardueretan, garrantzitsua da berreskuratu behar den eremuko material genetikoa erabiltzea, edo ahalik eta antzekoena behintzat, are gehiago Europan interesa duen eremu naturala bada (Barbadun ibaia BILa, Batasunaren Intereseko Lekua, jarduera-eremuaren iparraldean dago). Kasu honetan, proposatutako landareen haziak Euskal Autonomia Erkidegokoak eta probintzia mugakideetakoak dira. Era berean, landareak sartzeko proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren ingurumen- politikarekin bat dator; izan ere, bertako landareak ugaritzea babesten du, hala nola gurbitza, hurritza, basaerramua edo erramua ugaritzea.
Contenido relacionado
Lotutako edukiak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie