Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude:: Hasiera » Berriak

Berriak

Elastiko berria… ilusio berriak

Bidali

Berria: 2010/07/27| Babesa

Elastiko berria, 2010-2011 denboraldirako

Elastiko berria, 2010-2011 denboraldirako

Athletic-ek gaur eguerdian aurkeztu du Bilboko Alhondigaren atrioan 2010-2011 denboraldirako Umbro elastiko berria. Joaquin Caparrós entrenatzailearen hitzetan: “Elastiko berria, Athletic berria, denboraldi berria, ilusio berriak”.

 

Iazko denboraldiko lehen janzkerarekin alderatuz gero, oraingo honetako aldaketarik nabarmenenak zera dira. Batetik, lepo gorri klasikoa elkastiko gorri-zuriari dagokionez eta, bestetik, kolore  urdin argi-argia atezainei dagozkienetan.

Aurkezpenean, lehen mailako taldearen jokalaririk gehienekin batera, bertan izan da klubaren zuzendaritza guztia Fernando Garcia Makua lehendakaria tarteko, baita Ibaigane nahiz  Lezamako hainbat teknikari ere.

Herri-erakundeen zein enpresarik ezagunenen izenean, berriz, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren Diputatu Nagusia, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia.

Argazki gehiago, hemen.

Berrietara itzuli

Lotutako informazioa

Inicio pie