Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Pentsamendu pertsonalista

Pentsamendu pertsonalista

Urtarrilaren 16an beteko dira ehun urte Mungian jaio zela Marcelo Gangoiti. Muskizko Somorrostro Irakas-guneak sortzailearen mendeurrena ospatuko du eta, urtero bezala, Gangoiti enpresa-sariak eskainiko.

Marcelo Gangoiti izan zen, Toribio Etxebarria, Jose Antonio Agirre, Carlos Santamaria eta Jose Maria Arizmendiarrietarekin batera, 1936eko gerra inguruan eta ostean euskal gizartean loratutako "pentsamendu pertsonalista" (Pensamiento personalista en Euskadi en torno a la guerra. Joxe Azurmendi, 1996) hezurmamitu zuten argi-mutiletakoa.

Nahiz jatorriz eta jardueraz berdinezak izan, bizi izan zuten giroa zitekeenik baketsuena ez izan arren, gizakiaren defentsa hartu zuten goiburutzat eta, alderdikerien gainetik, borondate oneko hiritarren arteko elkartasuna eragiten ahalegindu, beti ere elkartzen gaituena azpimarratuz eta bereiz gaitzakeena uxatuz.

GangoitiMarcelo Gangoiti


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli