Energiaren Euskal Klusterrak lehendakariz aldatu
Jorge Calvet Gamesaren presidentea arduratuko omen da datorren hiletik aurrera Energiaren Euskal Klusterraren buruzagitzaz. Kluster honek biltzen ditu bere baitan Euskal Autonomia Erkidegoan diren energia-enpresarik gehien-gehienak.
Azken hiru urteotan Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria izan da Energia Klusterraren kargurik nagusiena. Hala ere, ardura hori uztea Imazen beraren eskaria izan da, Petronorren lehendakari ezezik Repsolek Cartagenan, Coruñan, Puertollanon eta Tarragonan dituen findegien zuzendari izendatu zutenez duela zenbait hilabete eta baita Repsolen Energia Berrien zuzendari nagusi ere.
Batez beste 356 enpresa dira Euskal Autonomia Erkidegoan barrena energia-esparruan ari direnak, eta euretarik 93 baino ez Energiaren Klusterraren baitan dihardutenak. Hala ere, sektore guztiaren fakturazioa 16.000 euro izanda, Klusterrean daudenen salpenak 14.000 euro bezainbat dira.