Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Aarhus-ko Ituna eta E-PRTR zerrenda

Aarhus-ko Ituna eta E-PRTR zerrenda

Honezkero 41 herrialde dira Aarhus-ko Ituna onetsi eta bereganatu dutenak. Aarhus deitzen zaio hitzarmen honi, izen bereko hirian (Danimarka) sinatu zelako estreinako 1998an, “ingurumen-gaietan informazio gardena, herri-eskuhartze zuzena eta justiziaren bermea” garatu eta segurtasun ahal izateko, herri, nazio zein nazioarteko erakundeen laguntzaz.

Hitzarmen honen ondoriorik nabarmenenetakoa E-PRTR (European Pollutant Release and Transfer Register) deitu zerrenda da, non Europar Batasuneko herrialdeetako zein Islandia, Liechtenstein eta Norvegiako 24.000 enpresek euren isurien berri zehatz-mehatz ematen duten. Guztira, denetariko 65 enpresa-mota (industria, garraio, nekazaritza nahiz zerbitzuak)  dira erroldak gogoan dituena eta 91 isuri kutsatzaile, berriz, biltzen dituena.

Erroldaren helburua ez da, bestalde, ezein isuri-tope edo muga finkatzea eta betearaztea, ezta ezelango kalifikaziorik edo baloraziorik egitea ere, isuririk adierazgarrienen eta nabarmenenen berri jakitea baino. Gehienezko isuri-mugak eta euren kutsadura-maila ez ditu E-PRTR horrek erabakitzen, tokian tokiko ingurumen-agintaritzarik hurbilenak enpresa bakoitzari bereziki ezartzen dion Ingurumen Baimen Osotuak baizik. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, esaterako, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak ezarri ohi duena.

Laburbilduz, Aarhus-ko Itunaren zein darion E-RPTR zerrendaren eginkizuna zera da: lehen eta behingoz, informazioa bildu, enpresaka ezezik, udalerrika eta eskualdeka neurtu ahal izateko. Bestetik, informazio hori guztia gardentasun osoz jendaurrean jarri. Eta, azkenik, interes kontrajarrien arteko auzirik balego, epaitegiak erabakitzeko modurik izan dezan segurtatu.

Europako isuri-joera


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli