Argindarraren energia-iturriaren %19,3 nuklearra da
Egunero kontsumitzen dugun argindarraren ekoizpen-iturriak aipatzerakoan errutinaz esan ohi da nuklearra seiren bat dela, baina badirudi datu hau zaharkitu samar geratu dela eta, honez gero, ia-ia kontsumo guztiaren bosten bat dela nuklearra. Hau da, kontsumo nuklearra gutxitu ezezik, gehitu egin da azken urteotan.
Eta ez gero pentsatu datu hau ezkutukoa denik, daitekeenik agirikoena baino, hilero-hilero etxean jaso izaten dugun erreziboan baitator nabarmen asko zehaztua.
Izan ere, argi-kontsumoaren erreziboarekin batera etxera bidaltzen diguten informazioaren arabera, argindar-sistema espainiarraren energia-iturriak honako hauek izan ziren 2008an, handienetik handienera: Gasa (ziklo konbinatuak), %30,1; berriztagarriak, %20,7; nuklearra, %19,3; ikatza, %15,9; kogenerazioa, %9,8; fuela, %3,3 eta gainerakoak, %0,9.
Beraz, iturri nuklearra ez da, sarri aipatu bezala, seiren bat (%16,6), ia bosten bat (%19,3) baino.
