BBGk hirugarren gas-tanga eraikiko du
Bahía Bizkaia Gas konpainiak hirugarren gas-tanga eraikitzekotan dihardu Bilboko Portuan. Ehun eta berrogei milioi euroren inbertsioaz 150.000 metro kubiko bildu ahal izango lituzke eta beharrezko eraikuntza-lanak urtebete barru hasiko.
Lau dira BBG osatzen duten bazkideak, alegia: Repsol, Energiaren Euskal Erakundea, Enagas eta RREEF Infraestructure delakoa. Konpainiak bi gas-tanga ditu egun indarrean, 800.000 metro kubikoko planta birgasifikatzaileari atxikiak, eta hirugarren andelak 1,2 milioi metro kubikoraino gehitu beharra erakarriko luke. Hala ere, Industria Ministeritzak tangari edo andelari buruzko baimena besterik ez du oraingoz onetsi, birgasifikatzaile unitateari legokiokeen inbertsioa krisialdia amaitzen denerako edo atzeratuz.
Bahía Bizkaia Gas konpainiaren sorrera eta ondoko garapena estrategikotzat jo izan dira behin baino gehiagotan euskal ekonomiarako zein euskal merkatuaren energia-horniduraren segurtasunerako.
BBG, Zierbenan