Energia-eredu partekatu bila
Kataluniako Comissions Obreres sindikatuaren Cipriano García Fundazioak deitua, Josu Jon Imaz Petronorren zein Euskal Energia Klusterraren lehendakaria atzo mintzatu zen konfederazioaren Bartzelonako egoitzan “Energia i sostenibilitat” delako gaiaz. Berrogeita bost minutuko aurkezpenaren ondotik ordubete luze iraun zuen bertara bildu ziren berrogeita hamar sindikatu-arduradunen galdetegiak. Jende ikaragarri ondo informatua gero. Eztabaida benetan bizia eta interesgarria. Gutxitan bezalakoa.
Imazek bere ohiko diagnosia egin zuen energiaren iraganaz, orainaz eta geroaz, aurrez aurre omen ditugun erronkez alegia. Eta, hasiera beretik, Bruntland Txostenak 1987an finkatutako iraunkortasun-definizioa zehatzu zuen, hots: Desenvolupament sostenible és aquel que satisfà les necesitats del presente sense comprometre les capacitats de les generacions futures per satisfacer les propies.
Hau honela, energia-iraunkortasunak hiru baldintza bete behar omen ditu: 1- Social: Garantìa de subministrament. 2- Econòmica: Competitivitat. Eta 3- Mediambiental: Garantìa a llarg termini.
Lehen eta behingoz baldintza soziala, hau da energiaren hornidura unibertsala izan dadila, denontzat bermatua. Ondoren, energia lehiakorra, merkatuak onar dezakeena baino garestiagoa baldin bada ez baita iraunkortasuna segurtatzerik izango. Eta atzenen baina ez hutsalen, ingurumen-bermea, epe luzerako iraupena alegia.
Imazen ustez, energiaren erronkei egoki eta zuzen erantzungo bazaie, behar-beharrezko izango da luzarorako eredu bateratu bat, model energètic compartit. Hau da, eztabaidatzea bezain garrantzitsua dela eztabaidari epeak jartzea; erabakitzea bezain garrantzitsua dela elkarrekin erabakitzea; eta, hartu beharko diren erabakiei luzaro samar eutsi ahal izatea.
Eztabaida sutsua izan zen