“Tan necios como queramos ser”. Ameriketan soil-soilik?
Orain hurrengo blog beronetan eman nuen Thomas L. Friedman kazetariaren azken liburuaren berri. Izenburu nagusia Caliente, plana y abarrotada da eta azpian, berriz, zera dio: Por qué el mundo necesita una revolución verde. Aitortu behar dut nik neuk azpiko bigarren ideia honengatik erosi nuela batez ere liburua, eta azpidatzi horri dariokeen gaiarengatik, alegia, klima aldaketa, ingurumena, energia-erronka, berriztagarriak, nuklearra etab. Baina, esan dezadan orain, liburuaren mamia hori guztia baino askoz ere gehiago dela.
Besteak beste bada kapitulu bat, Tan necios como queramos ser izenekoa, non klima aldaketaz, ingurumenaz eta energia-erronkaz hitzerdirik ez den aipatzen eta bai, ostera, Estatu Batuek bizi duten zuloaz, “amerikar ametsa” delakoaren gainbeherakadaz eta azken krisialdiaren nondik norakoaz.
“La Gran Recesión no fue producto únicamente de triquiñuelas financieras, hipotecas basura y colapsos éticos. Sí, éstos fueron grandes propulsores, pero existe, en realidad, un problema más hondo que es la causa fundamental: una determinada conexión entre el rendimiento escolar, el trabajo duro y la prosperidad se quebró”. Eta hainbatek galde dezake: Ameriketan soilik?
Friedmanen ustez arriskurik handiena ez omen da orain arte gertatu den maldan beherako joera hori, gertatzen ari denaz jabetu nahi ez izana baino: “El proceso será lo suficientemente lento como para que nos sintamos a gusto y lo neguemos”. Eta galdera: Ameriketan soil-soilik?
