Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Hamar milioi zuhaitz landatu beste

Hamar milioi zuhaitz landatu beste

Petronorrek 9 milioi euroren inbertsioa egingo du aurten bere energia-eraginkotasuna areagotzeko. Helburua zera da: orain arteko ekoizpen-maila berbera lortzeko erregai kontsumoa urritu eta CO2 gutxiago ixuri. Hain zuzen ere, urtero 20.000 tona erregai aurreztu eta, ixuritan, 60.000 tona CO2 murriztu.

Bederatzi milioi euroren inbertsioaz Petronorrek urtero murriztuko dituen CO2ko 60.000 tona horiek urteroko ixurien %3 bezainbat dira. Teknikarien iritzi-moldetan ikaragarri asko eta kanpotik ikusita, berriz, behar bada ez horrenbeste.

Hala ere, dimentsio horiek nolabait ulertzeko, gogoan izan behar da 60.000 CO2 ixuri murriztea 10 milioi zuhaitz landatzea bezainbat izango litzatekeela. Hau da, 50.000 futbol-zelaitan sartzen diren beste zuhaitz edota Bizkaiko lurrazal osoaren %12.


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli