Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Ekintza zehatzak behar ditugu, ez esne-berbak

Ekintza zehatzak behar ditugu, ez esne-berbak

Datozen astelehen eta asteartean Europako Batasunaren Zientzia, Berrikuntza eta Industriako 27 ministro bilduko dira Donostian. Nekez ukatu daiteke gero ekitaldi hauen garrantzia Donostiarentzat zein Euskadi guztiarentzat.

Lehen eta behingoz, bi egunetan zehar Euskal Herria zientziaren zein berrikuntzaren europar ajendaren ardatza izatea ez delako inondik ere gau erdiko ahuntzaren eztula.

Bestetik, zientziaren, berrikuntzaren eta industriaren aldarria egitea bat datorrelako, bete-betean, euskal ekimenak azken urteotan egin izan duen ahalegin handiarekin.

Horrez gainera, bene-benetan ondo dagoelako erakunde politikoek apostu hori egitea bai euren estrategiak indarrean jartzeko eta baita gizartearen baitan erronka horiek sustatzeko ere.

Baina hau guztia esan ondoren salatu ere salatu behar dira bizpahiru akats nabarmen:

Bat, Espainiak zientzian, ikerkuntzan eta berrikuntzan egindako inbertsioak lotsagarri samarrak direla Europakoen aldean.

Bi, azken urteotan ikerkuntzan eta berrikuntzan egindako inbertsiorik handienak industriak egin izan dituela eta ekimen pribatuak batez ere. Ekimen publikoa dezente gehiago egin beharrean dago eta Unibertsitateak, berriz, askoz –askoz gero— gehiago.

Donostian biltzea eta argazkia ateratzea ondo dago. Baina argazki horrek aurrekontu publikoetan islarik ez badu… alferrik gero dena. Zientziak eta berrikuntzak ekintza zehatzak behar dituzte, ez esne-berbak.

Europako Batasunaren batez bestekoaren azpitik dago espainiar estatua. Irlanda, Txekia eta Eslovenia ere gure aurretik ari dira. Frantzia, Alemania eta Austria, berriz, bi bider gehiago eta Finlandia zein Suedia, hiru aldiz gehiago. 

  

Inbertsio gehi Garapen gastuaren bilakaera 2000-2008

Microsoft Word - NotaPrensaI+D2009_definitiva_v2.docInbertsiorik gehiena enpresek egiten dute. Administrazioak eta Unibertsitateak elkarrekin bezainbat

 


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli