Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Euskadik "champions league"n jokatu

Euskadik "champions league"n jokatu

Euskal multinazional batek bi mila behargineko enpresa garaua erosi berri du Mosku inguruan. Bere arloan Errusiako handienetakoa omen da eta, bertako merkatuaren baitan jaun eta jabe izan arren, etekinak lortu ezinik maldan behera doana. Multinazional berberak sektore bereko beste enpresa bat du Euskadin, ehun langile baino gutxiagorekin Errusiakoak bezainbat fakturatzen  duena.

Zalantzarik ez gero langile errusiarrak ez direna euskaldunak baino mozoloagoak. Batere zalantzarik ez, hango lanpostuak hemengoak baina zatia merkeagoak direna, baita lehengaiak eta energia-kostuak murritzagoak ere eta, horrez gainera, esan gabe doa Errusiaren oinarrizko merkatu naturala euskal enpresarena baino arras handiago dela. Baina, hain zuzen ere, lehengai, energia eta lan-kostu garestiagoez ekoiztu behar izanak eta mundu zabaleko merkatuan lehiakorrak izan nahiak derrigortu dute gure euskal enpresa hau bere produktibitatea ikaragarri areagotzera.

Ez da erraz jakitea zein mailatan jokatzen duen Euskadik nazioarteko merkatuan. Segurutik gure ikerlariak dezente onak dira, poetak paregabeak eta kirolariak apartekoak  baina, esanak esan, “champions league”n jokatzen duten euskaldun bakarrak enpresak dira.


Iradokizunak

Petronor -(e)k idatzi zuen re: Euskadik "champions league"n jokatu
02-03-2010 14:33

Kriston mapa. Baina champions leaguea jokatuteko San Mames falta da.

Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli