Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » "Hiriko, driving movility"

"Hiriko, driving movility"

Ozta-ozta, hiru hilabete baino ez dira joan Cegasak Energiaren Euskal Klusterrean sartzea eskatu zuenetik. Zer arrazoi ote zegoen pila arruntak egiten 75 urte zeramatzan enpresak erabaki hori har zezan? Geroztik, arrapaladan, lauzpabost albiste gertatu dira bata bestearen ondotik.

Lehenik Juan Zelaiaren enpresak berak iragarri zuen auto elektrikoentzako bateriak egiteari ekingo ziola. Gero, Energiaren Euskal Erakundeak eta Repsolek ituna sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan auto elektrikoentzako zerbitzu-sare aitzindaria indarrean jartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Iberdrolak beste horrenbeste egingo dutelarik Bizkaian. Ondotik Industria Sailak eta Mercedes Benzek elkarrekin hitzartu zuten furgoneta elektrikoak Gasteizen ekoizteko egitasmoa. Geroxeago Gasteizko enpresa-talde batek "City car" biplaza ekoizteari ekingo dio Gasteizen "Hiriko, driving movility" egitasmoaren barruan eta, hau guztia gutxi bailitzan, datorren astean bilduko dira Donostian Europako Batasunaren Industria eta Berrikuntza ministroak auto elektrikoaren etorkizuna aztertzeko.

Nazioarteko Energia Agentziak aditzera eman duenez, 2030 urtean merkatuan egongo diren autoen %50 elektrikoak izango omen dira. Baietz lehenago izan (ikus "Argia" astekaria).

 "City-carra", Gasteizen egingo omen duten biplaza elektrikoa


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli