Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Tekniker eta CIE Automotive motore ekologikoagoak lantzen ari

Tekniker eta CIE Automotive motore ekologikoagoak lantzen ari

Eibarko Tekniker-IK4 teknologia-zentrua eta CIE Automotive  industria-taldea --Guascor Power, Abamotor Energía eta Krafft enpresen laguntzaz-- motore garbiagoak lortu ahal izateko ikerkuntzan ari dira, Europako Batasunaren gero eta eskakizun zorrotzagoak bete ahal izateko.

Egitasmoaren helburua bikoitza da. Batetik, motore iraunkorragoak eta lehiakorragoak eragin, mantenu kostuak murrizteko. Eta, bestetik, motore ekologikoagoak lortu, isuriak ahalik eta urrienak izan daitezen eta auto-fabrikatzaileek Europako Batasunaren arau berriak kunplitzerik izan dezaten.

Esate baterako, Euro VI deritzan eskakizun berriaren arabera NOx isuri-topeak 400 mg/kWo izan beharko du, hau da, orain arte indarrean egon den Euro V arauarenak baino %80 gutxiago. Eta aurrerantzeko partikula-mugak, berriz, 10 mg/kWo, oraingoak baino %66 murritzago.

Isuriak ahalik eta urrienak izan daitezen eta auto-fabrikatzaileek Europako Batasunaren arau berriak kunplitzerik izan dezaten.

 


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli