Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Coque: Combustible que se obtiene de la destilación de la hulla y que se utiliza para la fabricación de hierro y acero

Coque: Combustible que se obtiene de la destilación de la hulla y que se utiliza para la fabricación de hierro y acero

Iritzia iritzi, zilegi da jakina, arazo batez zein bestez nor bere iritziaren jabe izatea, nahiz eta gero, iritzia defenditzeko, argudioak emateko eta arrazoiak azaltzeko datu objektiboak behar izan. Baina inondik ere zentzurik ez duena zera da: batere argudio eta arrazoirik azaldu gabe, eta datu objektiboen kontra, ezein iritzi defenditu nahi izana.

Honelako zerbait egin du, oraintsu, izen-deituraz hemen aipatuko ez dugun IUko parlamentari batek Europako Legebiltzarrean. Urtarrilaren 11an Bruselatik prentsara bidalitako oharrean parlamentari jaun honek salatu nahi izan duenez, Petronor eraikitzen ari den Fueloila Murrizteko Unitatea consiste en la contrucción de una planta de coque, combustible que se obtiene de la destilación de la hulla y que se utiliza para la fabricación de hierro y acero.

Segurutik parlamentari batek ez du derrigorrez jakin beharrik koke-plantak ikatzarekin zer ikusirik ez duenik, eta are gutxiago burdina eta altzairua egiteko erabiltzen ez denik.  Baina argi eta garbi nabarmentzen da, ordea, zein informazio gutxi duen eta informaziorik eza zein ausarta eta arriskutsua gerta daitekeen.

Informazio zehatzik duenak asmatuko du edo ez, baina, gutxienez, bidea egin ahal izango du. Informaziorik ez duenak ostera, sekulakoak esan arren ere, ez du inoiz bide zuzenik asmatuko.


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli