Auto elektrikoak eta garapen iraungarria
Klima-aldaketaren kontrako borrokaren ardatza teknologia hobea baino ez da, segurtatu du Jeffrey Sachs ekonomilari iparramerikarrak El País egunkariak bildutako artikuluan. Ez da kontu berria. Urteak dira gero Yamani jekeak gauza beretsua esan zuena baina, behar bada, jantziago: Harri Aroa ez zen amaitu harriak ahitu zirelako eta petrolio-garaia ez da amaituko petrolioa bukatzen delako. Alegia, esan nahi zuena zera zen, besteak beste, petrolioa amaitu baino lehen teknologia izango dela gaur egungo energia-eredua aldaraziko duena. Aldaraziko diguna.
Sachsek berak amaitzen duenez esaten: Behar dugu klima-mehatxua aukerabidetzat hartu, garapen iraungarria lortuko badugu, nazioarteko eraldaketa eta elkarkidetza erakarri ditzakeen teknologia-aurrerapenak suspertzeko. Hau da, onean ulertzeko gauza ez baldin bagara, ea gutxienez egoera txarrak behartzen gaituen. Baina, hori bai, eraberrikuntzaz eta teknologia-garapenaz.
Jeffrey Sachs