Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » XXI. mendean berriro ere ikatza ote nagusi?

XXI. mendean berriro ere ikatza ote nagusi?

Uztailaren 30eko postean Xabierrek galdetzen zuen zelan izan ote zitekeen hurrengo hogei urteetan ikatzaren kontsumoa bikoiztea. Ez nion erantzun ez nenkielako zehatz zer esan. Geroztik han-hemenka miatu eta hainbat informazio bildu dut.

Denok dakigu ikatza izan zena XIX. mendeko erregairik erabiliena eta XX. mendean zehar, petrolioaz lehenik eta gasaz gero, ordeztua izan zena. Jakin ere badakigu gaur egun kontsumitzen dugun oinarrizko energia guztiaren %80 fosila dena, ondoriorik larrienetako CO2ren ixuriak direna eta ikatza dena, hain zuzen ere, karbono proportziorik gehien duena.

Giro honetan segurutzat jotzen zen ikatzaroa gainditua zela, energia fosilak erabiltzekotan petrolioa (garraiotan) eta gasa (termikatan) baino ez zirela erabiliko eta etorkizuna (eztabaida nuklearraz gain) hidrogenoa eta energia berriztagarrien ildotik abiatuko zela. Baina… betiko baina. Zenbait datuk besterik adierazten du.

Izan ere, 2000tik 2004ra bitarteko bost urteetan ikatzaren erabilpena --oinarrizko energia gisa-- %23,66tik %27,17ra pasatu da. Ez du beraz behera egin, gora baizik.  Hazkuntza hau erabat nabarmena izan da garapen-bidean ari diren herrialdeetan: Malaysian (%37,3), Indonesian (%24,1), Txinan (%14,6), Pakistanen (%9,0) edo  Indian (%7,5). Baina herrialde industriatuetan ere izan da gehikuntzarik, Italian (%11,8) edo Japonian (%7,7), esaterako.  Oro har, Europan zertxobait murriztu da azken hogei urteotan, dezente Errusian eta bere eraginpeko estatuetan, zertxobait gora egin du Ipar Ameriketan eta bikoiztu, berriz, Ekialdeko Asian edo Ekialde Urrunean.

Ikatz-kontsumoaren arrazoien artean aipagarri, besteak beste, petrolioaren igoera aipatu urteetan edota, zenbait gatazka tarteko, petrolio eta gas naturalaren zerbitzua bermatu ezina

 

 


Iradokizunak

Xabier -(e)k idatzi zuen re: XXI. mendean berriro ere ikatza ote nagusi?
08-05-2009 15:03

Eskerrik asko

cubanitu vija -(e)k idatzi zuen re: XXI. mendean berriro ere ikatza ote nagusi?
03-18-2011 8:59

tu boronix depilate las cejas !!!!!  ojojojojojojoj

Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli