Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Gora petrolioa, gora!

Gora petrolioa, gora!

Segurutik ez litzateke batere harrigarria izango nik, eta hemen, petrolioaren defentsa amorratua egitea. Baina lasai, ez dut egingo, besteak beste petrolioak ez duelako nere defentsarik behar, zer gerta era haizea petrolioaren alde gogotik jotzen ari baita aspaldiotan.

Azken hamabost egunotan hiru zertzelada nabarmen gertatu dira energiaren inguruan. Batetik,  Eusko Legebiltzarrak aho batez erabaki du azken hamabi urteko plan eolikoa geraraztea. Bestetik, atzo bertan Gobernu espainiarrak erabaki du Garoña 2013an ixtea. Eta hirugarrenik, jakinerazi diren datuen arabera, kontsumitzaileok ez omen dugu batere erreakzionatzen gasolinaren prezioa garestitzen denean.

Beraz, Eusko Legebiltzarra energia berriztagarriei muzin egiteko gertu baldin badago, Espainiako gobernuak zentral nuklearrak itxi nahi baditu eta gainerako guztiok gasolinaren edozein prezio ordaintzeko gertu bagaude… zein da arazoa? Bertan Bilbo!


Iradokizunak

Ibon -(e)k idatzi zuen re: Gora petrolioa, gora!
07-05-2009 19:33

Ez dozu ironiarik galdu. Zorionak.

Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli