Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » Ez gara ondo bizi nahi duten bakarrak

Ez gara ondo bizi nahi duten bakarrak

International Energy Agency-ak (IEA) argitaratutako World Energy Outlook 2007 delakoaren arabera, gaur egun honelatsu da munduko energia-kontsumoaren gazta, zatirik handienetik handienera: petrolioa %35; ikatza %25; gasa %21; berriztagarriak (hidroelektrikoa tarteko) %13; eta nuklearra %6.

Hurrengo hogeitaka urtetan %55 gehituko omen da munduko energia-kontsumoa, eta ez mendebaldeko ekonomian (USA, Europako Batasuna, Japonia…) gehituko delako, BRIC (Brazil, Errusia, India eta Txinaren akronimoa, ingelesez) deritzon taldeko estatuen kontsumoa ikaragarri haziko delako baino. Eta, ondorioz, 2030eko gazta, beste honela izango omen da, ordena berean, hain zuzen ere: petrolioa %33; ikatza %26; gasa %22; berriztagarriak (hidroelektrikoa tarteko) %14; eta nuklearra %5.

Datu hauek zera adierazten digute: lehen eta behingoz, kontsumo-banaketa ezer gutxi aldatuko dela, hainbeste ahaleginen ondotik ia berbera alegia; eta, ondorioz, zenbaitek berehala pentsatuko du energia-kontsumoa %55 gehitzea onartezina dela eta horrela jarraituz gero hondamendira goazela. Hala ere, inor astintzen hasi aurretik, zera ere gogoan izan behar da: hazkuntza honen nondik norakoa ez dela mendebaldeko ekonomian aurkitu behar, Indiako eta Txinako hiritarrek gu bezain ondo bizi izateko aldarrikatzen duten eskubidean baino.

Auskalo zein ote den irtenbidea baina soluzioa, ezein izatekotan, ez da europarron eurozentrismoa.

 


Iradokizunak

Petronor -(e)k idatzi zuen re: Ez gara ondo bizi nahi duten bakarrak
06-30-2009 0:03

Hori horrela balitz, ez dirudi CO2 ixuriak gutxituko liratekeenik. Eta horren kontsumoaz nork egin behar du "gazta"?

petronor.com -(e)k idatzi zuen re: Ez gara ondo bizi nahi duten bakarrak
06-03-2011 11:33

Ez gara ondo bizi nahi duten bakarrak.. Not so bad :)

Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli