Gauzak premiarik gabe trakesten direnean
Lo que hace falta en España es un debate sobre el modelo energético. Falta planificación y amplitud de miras adierazi du Manuel García Sánchez UGTren Energia-sektore idazkariak. Aldi berean, hay que recuperar la idea de planificación. Sin un marco en el que cada tecnología tenga una posición, no se puede convencer a la sociedad de la viabilidad de la nuclear argitu nahi izan du Llorenc Serrano CCOOren Ingurumen idazkariak. Ez dira, ez, lobby nuklearraren mezularien propaganda-leloak, Espainiako bi sindikaturik nagusienen ordezkarien iritzia baino. Eta ez dira esne-berbetan ari, Garoña itxi ala ez sortarazi den eztabaidaz baizik.
Nik ez dakit zer arraio egingo ote nukeen nik erabaki behar izango banu. Egia esan ez dakit, oso jende gutxik dakien bezalaxe. Baina, zernahi delarik ere erabakia, benetan uste dut nekez egin zitezkeela gauzak traketsago komunikazioaren aldetik. Gezurra dirudi gero, boterearen ahalmen guztiak ardurapean izanik, erakunderik zein komunikabiderik gehienak alde eta gizarte-mugimenduen artean horren aurkako gutxi, nola arraio eztabaida okertu daitekeen hain nabarmen eta batere premiarik gabe.
Harrigarri samarra, bestalde, Eusko Legebiltzarrak Garoñaz hartutako erabakia. Kasu honetan ere ez zait ardura erabaki ona ala txarra hartu ote duen, zer gerta ere erabakia hartu izanaz baizik. Orain badakigu Eusko Legebiltzarrak zer ez duen nahi Burgosen. Eta behingoz jakingo bagenu zer nahi duen Euskadin?
