Petronor

Hemen zaude: Hasiera » Berriak » Blog » All iron

All iron

Ezertan hasi aurretik lerro bi baino ez blog honen izenaren nondik norakoa azaltzeko. Meatzaldeko jendeak ondo asko dakienez, gaur egun futbol munduan barra-barra erabiltzen den aliron hitza ingelesa da jatorriz, hau da all iron (dena burdina), eta XIX. mendean inguru honetara etorri ziren teknikari ingelesek idazten zuten burdin-mea aurkitutako lekuetan, meatzariek non zulatu jakin zezaten.  Sekulako albistea izaten zen eta beharginek pozik asko errepikatu ohi zuten, alliron-alliron, aurkikuntza harek diru-iturri gehiago erakartzen zien-eta.

Garai berean, Ingalaterrarekiko harremanek eragin zuten futbol-zaletasuna ere eta, hain zuzen, kirol honen hainbat berba ingelesetik zuzenean hartuta euskaratu ziren hasiera hartan: foballa (football/fútbol), erreferia (referee/arbitro), kipa (keeper/portero), baka (back/defensa) etab.

Geroxeago etorri zen Alirón, alirón, el Athletic es campeón leloa eta hemendik pasatu zen ondoren beste hainbat futbol-talde eta kiroletara ere. Baina, jatorriz, allirona kantatzeko bizkaitarra izan behar da edo, hobeto esan, Meatzaldekoa batez ere.

 

 

El Pobaleko burdinola 

 


Iradokizuna gehitu

 
 
 
<< Itzuli