Euskaraz bizi Muskizen
Muskizko Udalak informazio panelak ipini ditu herriko haur parkeetan, umeen eta helduen artean euskara sustatzeko asmoz. Karteletan txikiekin euskaraz aritzeko ohiko esaldiak ipini dituzte, “utzi zure jostailuak besteei”, “ez jo” edo “kontuz ibili” adibidez.
Honen helburua umeak euskara ikastola barruan zein kanpoan erabiltzea da. Txikiek eta gazteek euskara ikaskideekin ez ezik, auzokideekin eta herriko lagunekin harremanetan jartzeko bidea dela ulertu behar dute. Honako ekintza hau gurasoentzako ere bada, euren seme-alabekin euskaraz mintzatu daitezen.
Ekimena “Jolastu Euskaraz” programaren barruan dago eta Muskizko ikastetxeetan 2011tik garatzen ari da. Urtxintxa eta Sortzen-Ikasbatuaz enpresak arduratu dira Cantarrana, Muskizko Ikastola eta herriko institutuan ikasleentzako euskarazko jokoak eta ekintzak prestatzeaz.

El Kruzeroko parkea.