Inicio contenido
Hemen zaude: Hasiera » Ohar legala
Petronor-ek ez du bere gain hartzen web honetatik kanpo eta gure webmasterrak zuzenean kudeatzen ez duen informazioaren gaineko ardurarik.
Orrialde honetan agertzen diren loturen funtzioa, erabiltzaileari gaiaren inguruan Interneten dauden beste informazio-iturrien berri ematea da, non webgune honetan eskainitako datuak handitu ahal izango dituen. Lotura horiek ez dira jomuga-lekuak bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo aholkua, eta horregatik, Petronor ez da lotura hipertestual horien bitartez lortutako emaitzaren arduraduna izango.
Petronor ez da, hirugarrenen aurrean, www.petronor.com erabiltzeagatik gerta daitekeen edozein kalte zuzen edo zeharkako, ekonomiko, bezero galera edo irabazi galeren arduraduna izango.
© www.petronor.com, 2008
Baimendutako erreprodukzioa iturria aipatzen denean, kontrakoa adierazten ez bada, behinik behin. Erreprodukziorako edo datu testual edo multimedien erabilerarako aurre-baimena beharrezkoa den kasuetan (soinuak, irudiak, programak, etb.), baimen horrek aipatutako baimen orokorra bertan behera utziko du eta erabileran egon daitezkeen murrizketak aipatuko dira argi eta garbi.
Petronor erabiltzailearen intimitatearen errespetuarekin konprometitua dago. Horregatik, Petronor-ek legeak exijitzen dituen datu pertsonalen babes-neurriak hartu ditu, datu pertsonalen babeserako 15/1999 Lege Organikoaren garapen Araudia onartzen duen 1720/2007 Errege-dekretuan oinarriturik. Era berean, bere eskura dauden babes gehigarriko bitarteko tekniko guztiak erabiltzen ahalegintzen da.
www.petronor.com webguneak cookie-ak erabil ditzake erabiltzaileek beren orriak bisitatzen dituztenean, nabigatzailea, nabigaziorako aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileak konfiguratu ditzakeen beste elementu batzuk errekonozitzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka cookie-ak jaso dituen oharra jasotzeko eta disko gogorrean instalatzeko. Mesedez, zure nabigatzailearen argibideak eta eskuliburuak kontsultatu informazio hau handitzeko.
Ohiko bideari jarraituta, Petronor-ekin harremanetan jartzeko datu pertsonalak eskatuko dira galdetegi baten bidez.
Honen inguruan, arduradun batek zehaztuko ditu datu pertsonalen tratamenduaren helburu eta bitartekoak, eta zerbitzuak edo edukiak pribatutasun politikarekin bat datozela ziurtatuko du, eta baita zehaztu ere.
Pribatutasun Aitorpena
Pribatutasun aitorpen honekin Petronor-ek Zuk emandako informazioaren erabileraren inguruko bere politika azaltzen du:
Sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak
Erailtzaileek sarbide, baliogabetze, zuzenketa eta kontrakotasun eskubideak aitortuak dituzte eta erabili ahal izango dituzte; horrez gainera, egindako lagapenen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea ere badute, Petronor-ekin harremanetan jarriz info@petronor.com posta elektronikoaren bidez edo idatziz helbide honetan:
Petróleos del Norte S.A. (Petronor)
Bezeroaren Arreta saila
San Martín 5- Muñatones Eraikuntza,
48550 Muskiz, (Bizkaia)
Zerbitzu bat (edo eduki bat) www.petronor.com webgunean, Interneten eskura jarritako zerbitzua edo baliabidea da, indarrean dagoen legedia, fede ona, onartutako erabilerak eta orden publikoa urratu gabe erabiltzeko. Era berean, debekatuta dago Webgunea Petronor-en edo hirugarrenen kontra legez kanpoko edo kaltegarriak diren helburuetarako erabiltzea, edo edozein modutan, kalteren bat eragin edo Webgunearen funtzionamendu zuzena ekidin daitekeenean.
Petronor bi zerbitzu mota daude edo egongo dira:
Arrazoi legalak tarteko, Petronor-ek eskatzen zaion informazioa eman beharko die eskumena duten agintariei Espainiako legeen arabera, agindu judiziala tartean dagoen kasuetan, eta hori, epaile batek erabiltzaileak legez kanpo jardun duen susmoa duenean gertatzen da soilik. Hori gertatzerakoan eta justiziarekin kolaboratzeko asmoarekin, Petronor-ek erabiltzailaren koneksioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa erregistratu eta poliziari emango dio, aurrez legalki beharrezkoa den agindu judiziala aurkeztuta, baita konexioaren ordu zehatza ere, erabiltzaile izenak eta pasahitzak, beste datu batzuen artean. Edozein kasutan, IP helbideak eta konexio orduak erabiltzaileren batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzen dituen susmoa dagoenean erregistratzen dira soilik.
Inicio pie