Tamoinek Marcelo Gangoiti saria irabazi du

Tamoin enpresa XVIII. Marcelo Gangoiti sariaren irabazlea izan da. Antonio Barrenetxea Tamoinen Kontseilari Ordezkariak enpresa eginkizuna aitortzen duen saria jaso du Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren diputatuaren eskuetatik.

SPRI, Bizkaiko Foru Aldundia, Cebek eta Somorrostro Irakas-gunearen ordezkariek osatzen dute Marcelo Gaingoiti sariketa-epaimahaia. Juan Manuel Secok Somorrostro Irakas-gunearen zuzendariak Tamoinen merituak gogoan hartzerakoan epaimahaiak honako arlo hauek nabarmendu dituela azaldu du: “57 urte baino gehiagotan Bizkaiko Ezkerraldean izandako presentzia, enpresa zuzena dela, ziurra, berrikuntzen aldekoa eta Euskadi zein pertsonekin giza erantzukizuna mantendu duela”.

Antonio Barrenetxea Tamoinen Kontseilari Ordezkaria saria eskertu  du hurrengoa esanez: “Tamoin Ezkerraldeko enpresa da. Pertsonak kudeatzen ditugu baliabide natural fosilak dauden inguruan; guretzako pertsonek daukate balioa”.

Iñaki Perurena harri-jasotzaile eta aktorea Marcelo Gangoiti sarien XVIII. edizioaren gonbidatu berezia izan da. Bertan bere kirolean izandako ibilbidea gogoratu du: “nire ingurukoak aizkolariak ziren baina nire bokazioa harriak jasotzea zen. Ni harri-jasotzailea naiz eta bizitzak beste gauza batzuk egiteko aukera eman dit, adibidez aktore moduan aritzeko aukera… baina harriekin alde batetik bestera ibiltzeari esker  nire herria ezagutu dut, nire jendea, eta maitatzen dut… hainbeste eman dit!”

Iñigo Urkullu lehendakariak bertan ere izan da eta orain, urtarrilean, ekonomiaren suspertzerako enplegu programa onetsiko dela esan du zeinek, 6.475 milioi euroko inbertsioz, “euskal ekonomia hazteko estimuluak emango ditu”. Tamoin sariagatik zoriontzeaz gainera, Somorrostro Irakas-gunea ondo ezagutzen duela esan du “berrikuntzen zein gazteen hezkuntza praktikoaren alde egiten duen apustuagatik eta gizartearekin duen konpromisoagatik, horregatik saria ere mereziko luke”.

Angel Maria Unzueta elizbarrutiko bikari nagusia, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiaren diputatua, Borja Liaño Muskizko alkatea, Alexander Arriola SPRI-ren zuzendari nagusia, Iñaki Garcinuño Cebeken presidentea, Imanol Pradales, Ekonomia Sustapenerako diputatua eta Ezkerralde zein Meatzaldeko hainbat alkate eta enpresari, Petronorreko ordezkariak barne, bertan ere izan dira.

Argazkiak, hemen