I

Iñaki Azkunaren heriotzak gogorarazten digu Bilboko alkateak Petronor findegiaren inbertsio zein berrikuntza planen suspertzaile izan zela. Azkuna ez zen soil-soilik bere “botxoaz” arduratu; bizkaitar eta euskal hiritar konprometitua izan zenez gero, beste edozenbat gaiz ere buru belarri saiatu zen.

Iñaki Azkunak findegia bisitatu zuen 2009ko ekainean eta orduan  Petronorrek aurrez aurre zituen egitasmoen alde azaldu zen nabarmen asko. Harako hobekuntza-xedeok abian daude gaur egun eta ezinbestekoak dira enpresa honek jarraitu dezan izaten lanposturik gehien sortzen dituenetakoa eta Foru Ogasunari diru-sarrerarik gehien eragiten diotenetakoa.

Iñaki Azkuna denetariko giza-diziplinez interesatu ohi zen errenazentista handia izan genuen: gizarte-zerbitzuez, guztiontzako Osakidetza publikoaz, kulturaz nahiz hirigintzaz; eta, aldi berean, baita  euskal industriaren berrikuntzaz eta ahalik eta lehiakortasunik handiena lortu beharraz.