La Arena Hondartzaren ura bikaina da

Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, La Arena  (Muskiz-Zierbena) egoera onean dago, bere uraren kalifikazioa bikaina izanik.

Aztertutako 28 hondartzen artean La Arenak emaitzarik onenak atera dituztenen artean dago. Txostenaren arabera, uraren osasun kalifikazioa ezin hobea da, beraz, bainu librea dago.

Gogoratu beharra dago, La Arenak Kalitateko ISO 9001/2008 eta Ingurumen-kudeaketako 14001/2004 UNE ziurtagiriak dituela 2003 urtetik geroztik.