Egun epelak neguan

Hego haizea eta tenperatura epelak, 15-20ºC bitarteko maximekin. Hau da Euskadin, neguan, izaten ari garen egoera meteorologikoa.

Euskadin egun epelekin eta udaberriko eguraldiarekin eman diogu hasiera 2014. urteari. Daramagun urtarrileko egun hauetan hego haizea izan da nagusi, 20 graduko tenperatura maximoarekin, eta zerua lainotua izan dugu, atzo, iluntzean, Petronorren ateratako argazki honetan ikus daitekeen moduan.

Euskalmenten iragarpenaren arabera astea eguraldi lasai zein epelarekin amaituko dugu eta tenperaturak pixka bat beheratuko dira. Astelehenetik aurrera eguraldia aldatuko da, tenperaturak jaitsiko dira eta zeru lainotuak izango ditugu, euriteekin.